XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hauek dira bertso-saioen jarraitzailerik leialenak, ez behar bada bertso-jaialdietan eta txapelketetan baina bai lagunartekoetan eta irratiz eta telebistaz egiten diren emanaldietan.

Herrialde batzuetatik besteetara asko aldatzen bada ere, bertsolaritza gehien errotua dagoen Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait eskualdetan indar handiz irautea belaunaldi honi zor zaio.

- Belaunaldi hau bertsogintzan gutxi aritu da, bertso-entzulea gehiago da bertso-egilea baino.

Halere, buruz bertsoak ikasten edo bakarren bat osatzen saiatu izan da.

- Iritzi eta jarrerei dagokienean garbi ikusten dute bertsolaritzak inoiz izan duen baino ospe handiagoa duela, telebistan agertzeak mesede egin diola, bertso-saioetatik oso gustora ateratzen dela.

Ez du ordea, hain garbi ikusten gazteei leku gehiago egin behar zaienik, ezta batzuk gehiegi eta besteak gutxiegi agertzen direnik.

- Bertso-saioetara joaten direnean bertsoak entzunez gozatzeko, ongi pasatzeko izaten da, lagunarte giro berezian denean batez ere.

Belaunaldi honen ezaugarriak herrialdeka ezezik eskualdeka ere desberdinak direla aitortu behar izan arren, esan behar da badagoela guztien artean amankomuna den jarrerarik eta baloraziorik gaur egungo bertsolaritzari buruz iritziak ematerakoan.

Ikuspegi zehaztuen gogoeta hauen laburbilketa bat egitekotan esan beharko litzateke (aztertu ditugun hiru aldagai hauek beti ere kontuan hartu beharrekoak direlako) bertsozaletasunari buruzko tipologia zehatz baten premia azpimarratzeko balio duela.

Izan ere, garbi dago bertsozaletasunaren inguruan inolako egitasmorik ezin daitekeela era egokian bideratu bertsozaleen talde edo multzo desberdinei bakoitzari dagokion mezu berezia zuzendu gabe.

Bertsozale beroa denari mezu berezi bat zuzendu behar zaion bezala, beste horrenbeste egin behar da bertsozale moderatuarekin eta jarrera kritikoa edo ezkorra duenarekin.